Deskribapena
Lau malta eta lager legamia motatan oinarrituta egindako garagardoa. Kolore ilunarekin, aparra trinkoa da eta ondo geratzen da edalontzian. Alemaniako tradizioaren arabera egina, zapore txigortuak, gozoak eta apur bat ketuak agertzen dira ahoan. Hallertau Tradizioko lupulua erabili da.