Deskribapena
Haurrentzako olio birjina estrak txikienentzat garatu da bereziki. Arbequina oliba-barietatetik abiatuta egiten da bakarrik, hasierako umotze-fasean; horrela, zapore leuna eta fruta freskoaren usainak ematen dizkio olioari. Haren zaporea oso atsegina egiten zaie haurrei, eta bikaina da haientzat azidotasun txikia (<0.2º) duelako; izan ere, digestio ona izaten laguntzen du. Azido oleikoaren eduki handia du, eta horrek ere laguntzen du kolesterola prebenitzen; halaber, Oleohealth olio birjina estretan aurkitzen ditugun antioxidatzaile naturalak mantentzen ditu. Olio bikaina da ahietan, pototxoetan, pureetan eta halakoetan gehitzeko; horrela, dieta mediterraneoaren onurak sartzen dituzte lehen errezetetan.
Oleohealth sortako olio guztiak bezalaxe, ekologikoa eta goi-mailako kategoriakoa da.